Maixol Iparragirren aurkako euroagindu eskaera atzeratzea eskatu dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 14a

Atzo egin zen Bordelen Maixol Iparragirre preso eskoriatzarraren euroagindua eskatzeko epaiketa. Bordeleko auzitegiko prokuradoreak eskatu zuen preso eskoriatzarraren aurkako euroagindua atzeratzea, Iparragirrek eta haren bikote Mikel Antzak 2012ko hasieran izango duten dei auzian "defentsarako lana ez oztopatzeko".

Atzoko saioan, bestalde, Iparragirrek eskutitza helarazi zion epaileari euroaginduen aurka eginez. Gutun horretan, "Espainiak egiten duen joko maltzurra" salatzen du Iparragirrek. Horretaz gain, bere aurkako akusazioak "torturapean egindako adierazpenetan" oinarrituta daudela dio. "Nire irudia ehiza-sari gisa kameren aurrean erakutsi nahi du Espainiak" dio Iparragirrek.

Maixol Iparragirreri babesa erakusteko Bordelera abiatu ziren atzo Debagoienetik, autobusez, haren lagun eta senitartekoak.

Maixol Iparragirre atxilotu zutenetik, 14 euroagindu ebatsi dituzte bere aurka eta horietako laugatik epaitu zuten atzo. Bordelera joandako lagunek Iparragirrek eta berarekin batera Lyon-Corbas espetxean dauden euskal presoek bizi duten egoera ere salatu zuten.

Espainiako poliziek eta epaileek eskatu diote Frantziari hiru hilabetez uzteko Espainiaratzen Maixol Iparragirre. 1994 eta 1997an izandako atentatuetan zerikusia duelakoan epaitu nahi dute Espainian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak