Lau europar Huhezira ikastera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 13a

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak atzo egin zien harrera Erasmus ikasleei. Oraingoan, lau etorri dira, Komunikaziokoak. Bigarren lauhilekoan, berriz, Hezkuntzako ikasleak etorriko dira.

Komunikazioko ikasleak lau dira, hiru neska eta mutil bat. Bi Suitzakoak dira; gainerakoak, Herbeheretakoa eta Danimarkakoa.

Honako hauek dira:

Ingelesa erabiliko dute

Ikasle horiek ez dakite ez euskararik ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez.

Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat izango du lagun, gurean egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak