Maixol Iparragirre epaituko dute martitzenean

Irati Goitia 2011ko irailaren 8a

Maixol Iparragirre eskoriatzako euskal presoa epaituko dute datorren martitzenean, irailak 13, Bordelen bere aurkako euroaginduengatik.

Euroaginduak salatzeko eta, era berean, Iparragirreri babesa erakusteko Bordelera joateko deialdia egin dute bere lagunek. Horrela, Eskoriatzan goizeko 6:00etan elkartuko dira autobus geltokian eta Arrasaten 6:15etan Arbolapetan.

Maixol Iparragirre atxilotu zutenetik, 14 euroagindu ebatsi dituzte bere aurka eta horietako laugatik epaituko dute martitzenean. Bordelera joandako lagunek Iparragirrek eta berarekin batera Lyon-Corbas espetxean dauden euskal presoek bizi duten egoera ere salatuko dute. Izan ere, Iparragirren lagunek adierazi dute presoak pairatzen dabiltzan egoera jasan ezina dela eta aurreratu digute Iparragirre epaiketara gose-greban joango dela bizi duten egoera dela-eta.

Honakoa esan du Joseba Garitaonandia Iparragirreren lagunak: "Lyon-Corbas-en sei euskal preso politiko daude. Espetxeko baldintzak asko gogortu dira eta orain arte zuzendaritzarekin lortutako dena hankaz gora bota dute. Horrela, presoen familiakoak katxeatzen dituzte eta telefono deiak mugatzen dizkiete, besteak beste. Euren egoera salatzeko euskal preso politikoak borrokan sartuko dira. Marixol gose greban joango da epaiketara eta beste bi kide ere gose greban hasiko dira. Gauzak ez badira hobetzen borroka areagotzen joango  da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak