Tratamendua hegazkin bidez egingo da eta Bacillus thuringiensis var kurstaky erabiliko da, merkatuan FORAY 48 B deitua. Eguraldiak laguntzen badu, tratamendua irailaren lehenengo astetik aurrera egingo da. Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzak uste du izurrite hau behin betiko desagerraraztea lortuko dela, aurreko urteetako kanpainetako emaitza onei aurtengo tratamenduaren eraginkortasuna gehituko baitzaio.