Udaletik jakinarazi dute dagoeneko zabalik dagoela horretan izena emateko epea; interesatuak irailaren 27ra arte apuntatu ahalko dira kultura etxean, 943 71 46 88 telefono zenbakian edo kultura@eskoriatza.net helbide elektronikoan. Ikastaro horren prezioa 40 eurokoa da, hiru hileko. Eskolak urriaren 1ean hasiko dira.