Zabalik dago Leintz euskaltegian matrikula egiteko epea

Mirian Biteri 2011ko irailaren 7a

Dagoeneko zabalik dago Leintz Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea. Interesa izanez gero 943 79 21 68 telefono zenbakira deitu, leintzeuskaltegia@leintz.euskalnet.net helbidera idatzi edo Intxaurtxuetan duen egoitzara joan beharra dago, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etara 19:00etara bitartean.

Aurten ere euskaraz ez dakitenendako euskalduntze maila guztiak eskainiko dituzte han, eta baita euskaldunendako alfabetatze eta EGA mailak ere. Gainera ikastaro bereziak ere egin ohi dira euskalkiari buruzkoak, administrazioko hizkuntza eskakizunak lortzeko, dendari nahiz gurasoentzako edo baita etorkinentzako ere. Ohiko ikastaro horiez gain, on-line ikastaroa ere eskaintzen da.

Langabetu eta ikasleek, erdia

Euskaltegitik azaldu dute langabetuek eta ikasleek erdia ordainduko dutela, eta bekatze sistema ere eskainiko dela. Beka kobratzeko honako baldintzak bete beharko dituzte ikasleek: Eskoriatzako erroldan egotea, %90eko asistentzia izatea eta kurtsoa amaitzea eta kurtso bukaeran egiten diren frogetan parte hartzea. Ordaindutakoaren %60ra arte itzuliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak