Zubiate labea, Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa da, eta gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra Gipuzkoan.
Enrike Ibabek, La Cerámica Popular Vasca liburuaren egileak, 1974an aurkitu zituen, beste instalazio batzuen artean azkutaturik, labe zaharra eta horrekin batera buztinola osatzen zuten gainontzeko elementuak, hala nola, tornu gelak, lehorketa guneak, zeramika biltegiak….
Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri da erakusketa honekin.