Kanpai hotsak festarako gonbita, Marinen

Irati Goitia 2011ko uztailaren 24a

Eskoriatzako Marin auzoan Madalena jaiak ospatzen dabiltza aste bukaeran. Gainera, modu berezian ematen diete hasera Maringo auzotarrek jaiei. Izan ere, kanpaiak astinduz hasten dituzte ospakizunak.

Zapatu arratsaldean, Arientzako kanpai-jotzaile eskolakoak kanpandorrera igo eta gogo biziz eragin zieten kanpaiei. Horrela, auzotar denei festarako gonbita eginez.

Gauean, afaria izan zuten auzoko lokalean. 40 lagun inguru elkartu ziren eta giro polita izan zuten.

Gaur, berriz, meza nagusia izan dute eta horren ostean aperitiboa. Horrela emango diete amaiera Madalena jaiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak