Bizitasun eta profesionaltasunez betetako taldea izango dute gaur gauean Santa Marinara joaten direnek. Musika beltzaren eszena magikoa, dotorea eta sormenez betetako taldea da; zenbait adituren ustez, Europako jazz-funk talde hoberenetarikoa. Boskote bilbotarraren lan berria nazioarteko DJ eta ekoizleek egindako nahasketek osatzen dute. Nahasketa lan horretan, All Good Funk Alliance, Lack Of Afro, R de Rumba, DJ Floro, Fundacion Tony Manero, Watch TV eta Makalak parte hartu dute. Funk, rumba eta elektronikaz betetako festa amaigabea eskainiko dute.
Fiachras, disko berriarekin
Fiachras ere disko berriarekin etorriko da gurera; hain justu ere, Hiltzera goaz izeneko lanarekin. Aurrekoa baino landuagoa eta itsaskorragoa da; punk, rock eta folk doinuek bat baino gehiago saltoka eta dantzan jarriko dute. Gainera, trikiti eta saxoaren laguntzarekin ukitu berezia emango diete kantu berriei.