Esan bezala, bihar, zapatua, hasiko dira ospakizunak; Arientzako kanpai-jotzaile eskolakoek hasiera alaitsua emango diete festei, 18:00etan. Iluntzean, ostera, auzo afaria egingo dute, umore onean. 21:00etan hasiko da otordua.
Domekan, ostera, meza nagusia izango dute esandako elizateetakoek, eguerdian. Elizkizunaren ondotik, aperitibo ederra egongo da bertaratzen diren guztiendako; horrela emango zaie bukaera, Marinen, aurtengo Madalena jaiei.