Interesatuak, besteak beste, gutxienez urtebete baino lehenagotik egon behar du udalerrian erroldatuta, eta urteko 21.000 euro baino gehiagoko diru sarrera ponderaturik ez daukala egiaztatu beharko du.
Osoko bilkura berean, alkatearen dedikazio portzentajearen eta ordainsari mailaren gaineko erabakia onartu zuten. Abuztuaren 30era arte, %40 izango da Herceren dedikazioa eta irailaren 1etik aurrera, %100. Soldatari dagokionez, orain arte MUko Enpresagintza Fakultateko irakasle moduan kobratutako beste jasotzea adostu zuten.
Batzordeetako arduradunak
Bestalde, alkateak hainbat erabakiren berri eman zuen. Jakinarazi zuen bera egon ezean Arantza Iregik (Bildu) jardungo duela alkate moduan; bigarren, Jose Mari Herce (Bildu); eta hirugarren, Iñaki Madinabeitia (Elizateak).
Era berean, gogorarazi zuen hainbat batzorde informatiboren ardura delegatu duela; hain justu ere, Arantza Iregi Gizarte Zerbitzuetako batzordeko presidente izendatu du, Jose Angel Petralanda Kulturakoa eta Leire Urtzelai Garapen Jasangarri eta Parte-hartze batzordekoa.