Gobernu berriaren lehen ohiko osoko bilkura

Mirian Biteri 2011ko uztailaren 19a

Bihar, eguaztena, udalbatza berriak lehen ohiko osoko bilkura egingo du. 18:30ean hasiko da batzarra, udaletxeko bilkura aretoan.

Hona hemen gai zerrenda:

  • Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  • Alkatearen adierazpenak.
  • Santa Marina 9 HIEko 3. eskapeko 3. C etxebizitzari atxikitako garajea aldatzeko eskaera.
  • Gaztañadui 27ko lokaletan egindako udal etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa.
  • Luis Ezeiza Herri Eskolan dagoen etxebizitzaren erabilera pribatiboa emakida erregimenean esleitzeko espedienteari hasiera ematea.
  • Alkatearen dedikazio portzentajearen eta ordainsari mailaren gaineko erabakia.
  • Galde-eskeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak