Eskoriatza kirol elkartearen ohiko batzar nagusia, kultura etxean

Mirian Biteri 2011ko uztailaren 15a

Gaur, egubakoitza, urteroko ohiko batzar orokorra egingo du Eskoriatza kirol elkarteak, herriko kultura etxeko areto nagusian. Bi deialdi egin dituzte; lehenengoa, 18:30ean, eta bigarrena, ordu erdi beranduago.

avi Corbalek azaldu digu lehenik eta behin, amaitu berri den 2010/2011 denboraldiko kirol balantzea egingo dutela. Elkarteak dituen sailen ordezkariek egingo dute bakoitzaren gaineko laburpen motza. Horretaz gainera, urtea zelan joan den, eta datorren denboraldiaren aurreikuspenaz ere jardungo dutela jakinarazi du Corbalek.

Azken horren harira, presidenteak azaldu du aurten Arabako ligan, mailaz jaitsi den areto-futbolaren taldea ostera ere igotzen saiatuko direla.  Ekainaren 11n, gauez egindako Gabez Takarraran izeneko mendi lasterketaz hitz egiteko asmoa ere badute. Corbalek nabarmendu du ekimen hori antolatzea neketsua izan bazen ere, espero duela horri jarraipena ematea.  

70.000 euro

Arlo ekonomikoaz ere egingo dute berba. Corbalek aurreratu digu datorren denboraldiari begira, denera, 70.000 euro inguruko aurrekontua izango duela elkarteak.

Bestalde, Manolo Muñozen heriotza dela-eta, elkartearen berrantolaketarekin ere aurrera dihardute; asteon, estatutu berriak aurkeztu dituzte Jaurlaritzan. Jakina denez, Javi Corbal hartu du presidente kargua eta Jose Gomez, presidente ordearena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak