80 urtetik gorakoendako meriendan izena eman daiteke

Mirian Biteri 2011ko uztailaren 7a

Urtero moduan, 80 urtetik gorako eskoriatzarrek merienda izango dute uztailaren 21ean. Interesatuek hilaren 12an eta 14an dute izena emateko aukera, 11:00etatik 12:30era, erretiratuen elkarteko egoitzan.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Elizoste elkartean egingo dute otordua. 19:00etan hasiko da hori. Olazar erretiratuen elkartetik aipatu dute izena eman ahal izateko, urteko kuota ordainduta izatea ezinbestekoa dela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak