Danborren burrunbak San Pedro jaiak iragartzeko

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 29a

Eskoriatza jaietan da. San Pedro eguna gaur, egun handia dute eskoriatzarrek. Atzokoa ere ez zen txikiagoa izan. Beñat Hertze alkateak suziria jaurtitzearekin bat jai-giroan murgilduta daude. "Adin guztietarako moduko jai egitaraua prestatu dugu eta gura dut jaiekin topera disfruta dezazuela" esan zuen alkateak. Nagusien danborrada izan zen atzoko ekitaldi izarra.

Gaurko, berriz, Ohilurai Klown, Musika Eskolako bandaren kontzertua, Niño Cristi artista internazionalaren emanaldia edo Mumusik Circus tade katalanaren Merci bien ikuskizuna iragarri dituzte.

Hemen gaurko egitarau osoa.

  • 10:00 Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira.
  • 11:40 Elizbira.
  • 12:00 Meza nagusia San Pedro elizan, parrokiako abesbatzaren parte hartzearekin.
  • 12:00 Mamu txikiak kale antzerkia Oihulari Klown Gorosarri plazan.
  • 13:15 Musika Eskolako bandaren kontzertua herriko plazan.
  • 18:30 Los Estrambóticos taldea, Gorosarri plazan.
  • 20:00 Trakets taldearekin dantzaldia herriko plazan
  • 23:00 Mumusik Circus talde katalanarekin Merci Bien ikuskizuna Gorosarri plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak