Txupinazoaren ostean, musika eskolako bandaren eta txistularien doinuek hartuko dituzte herriko kaleak. Bitartean, errekortadore eskola ibiltaria izango da. Entzierro txikia estankotik Santa Mariñe plazara eta han zenzen txikiekin errekorteak egiten ikasteko aukera egongo da.19:30ean, parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarriren Salvea abestuko du parrokian, eta ordubete beranduago, Dantzaldi taldearen emanaldia hasiko da plazan. 22:30ean eskoriatzarrek horren gustuko duten danborrada hasiko da, eta horren ostean, dantzaldia izango da ostera ere.
Jarraian, datozen egunotako egitaraua daukazue:
Ekainak 29, eguaztena, San Pedro eguna
- 10:00 Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira.
- 11:40 Elizbira.
- 12:00 Meza nagusia San Pedro elizan, parrokiako abesbatzaren parte hartzearekin.
- 12:00 Mamu txikiak kale antzerkia Oihulari Klown Gorosarri plazan
- 13:15 Musika Eskolako bandaren kontzertua herriko plazan.
- 18:30 Niño Costrini artista internazionalaren emanaldia.
- 20:00 Trakets taldearekin dantzaldia herriko plazan
- 23:00 Mumusik Circus talde katalanarekin Merci Bien ikuskizuna Gorosarri plazan.
- 23:30 Berriro ere dantzaldia plazan Trakets taldearekin.
Ekainak 30, osteguna
- 10:00 Herriko txistulari taldearekin kalejira.
- 12:00 Poxpolo ta Konpainia pailazoak Gorosarri plazan.
- 12:00 Herriko hildakoen aldeko meza
- 13:00 Jotak eta rantxerak plazan Alma Navarra taldearekin.
- 16:30 XX. Mus txapelketa Gernika plazan. Prezioa: 30 €.
Sariak:
- Jasotako diruaren %50a, txapela , gazta bana eta txakolina
- Jasotako diruaren %25a eta gazta bana
- Jasotako diruaren %15a eta txakolina
- Jasotako diruaren %10.
- 18:30 Haurren danborrada.
- 19:45 Koadrilen arteko jokoak
- 20:00 Jon Urbieta DJa plazan
- 23:00 BVocal en concierto. Musika eta umorea a capella Gorosarri plazan
- 24:00 Berriro ere jo ta su dantzan Jon Urbieta DJarekin.
Uztailak 1, egubakoitza, Euskal Jaia
- 11:00 Eskoriatzako txistularien eta buruhandiekin kalejira.
- 12:30 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan.
- 13:00 Herri kirola plazan
- 13:30 Trikitilari Eskolako ikasleekin kalejira.
- 14:30 Herri bazkaria.
- 16:30 Apar festa Gorosarri plazan (bainujantzia eta txankletak eraman)
- 18:00 V. Sanpedruetako Kantu Txapelketa herriko plazan. Parte hartu ahal izango da koadrilaka edo banaka, baina beti 16 urtetik gorakoak egonez gero taldean. Saria: 300€
- 19:30 Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldia
- 19:30 Anje Duhalde eta bere taldearen kontzertua herriko plazan.
- 22:00 Pilota partiduak pilotalekuan. Aldez aurretik: 10€ Takilan: 12€. Lau t'erdiko partidua: Aguirre vs Chafee. Eskuz binakako partidua: Mikel Goñi- Galarza VI vs. Patxi Eugi- Lasa III
- 23:00 Deabru Beltzak taldearen The Wolves kalejira.
- 24:00 Jai bukaera emateko bandera jaitsiera eta trumonada izugarria.
- 24:00 Dantzaldia goizaldera arte Drindots talderarekin herriko plazan.
- 24:00-03:00 Borondatezko alkoholemia kontrola Santa Mariñe arratean. Kontrola egin eta informazioa emango da.
- 13:00-14:00 eta 17:30-20:30 Santa Mariñe plazan puzgarri erraldoiak, ohe elastikoak, futbolina, ping-pong mahaia….. eta txikitxoentzako ludoteka eta puzgarriak.
Uztailak 2, larunbata
- 18:00 Eskoriatzako gimnasia erritmiko eta funky taldeen erakustaldia Gorosarri plazan. (Eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan).