Salgai daude herri bazkarirako txartelak

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 21a

Dagoeneko salgai daude Sanpedruetako Euskal Jai egunerako bazkariko txartelak Goxo-Txikin, Inkernun eta Akeitan. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urteko arteko neska-mutikoek, ostera, 10 euro. Ekainaren 28ra arte dago epea zabalik.

Eusko Labeleko jakiak jango dituzte egun horretan: tomatea entsaladan, “sukalkia” bertan eginda, gazta eta menbriloa, intxaurrak, kafea, pattarra… Edateko sagardoa.

Jakina denez, eta aurreko urteetan egin den bezala, koadrilek elkarrekin jartzeko arazorik izan ez dezaten leku-erreserba egin ahal izango dute. Horretarako kultura etxeko telefono zenbakira (943 71 46 88) deitu beharko dute, edo bestela emailez idatzi kultura@eskoriatza.net helbidera.

Bazkalostean apar-festa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak