Datorren astean bidaliko dute Udalak Palestinarako aurreikusi duen laguntza

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 17a

Rumbo a Gaza ekimenaren izenean Ezker Batuak-Berdeak udal taldeak aurkeztutako mozioaren bidez, Udalak ekimen horri atxikitzea eta ahal duen neurrian laguntzea adostu zuen martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran. Bada, datorren astean Bartzelonako portutik aterako den itsasontzian Eskoriatzatik bidalitako laguntza joango da.

Besteak beste, 40 zaku zementu erosteko konpromisoa hartu zuen, eskola, unibertsitate eta haurtzaindegiak berriz eraikitzeko; baita kanpainari laguntzeko itsas milia bateko bonua erostea, ontziak Gazara bidali ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak