Ez dago baldintzarik. Lore apainketaren diseinua librea izango da, eta datorren egubakoitzerako, hilak 24, gertu egon beharko dute balkoi guztiek, epaimahaiak bere lana egin ahal izateko. Balorazioa egiteko, irizpide estetikoak bakarrik neurtuko dira, eta bereziki bi hauek: alde batetik, lore-konposizioaren bolumena eta kolore konbinazioa; eta bestetik, leiho edo balkoiaren kokapenaren arabera egindako egokitzapena.
Bertako produktuen saskia
Sari bakarra egongo da. Joan den urteko bera izango da hori; hain justu ere, bertako produktuz osatutako saski ederra. Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan jakinaraziko da. Iaz Santa Ana auzoko 11. eskapean bizi den Txaro Oyonek irabazi zuen lehiaketa.