Sasoiko barazkiak, hegaluzea eta esnekiak erabiliko dituzte Debagoieneko VIII. Jardunaldi Gastronomikoetan

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 15a

Gaur goizean egin dute Debagoieneko VIII. Jardunaldi Gastronomikoen aurkezpena, Mankomunitatearen egoitzan. Ekainaren 17tik uztailaren 31era bitartean egingo diren jardunaldi horietan, bailarako baratzeko sasoiko produktuak, hegaluzea eta esnekiak erabiliko dituzte parte hartuko dute zortzi jatetxek.

Hain justu, Oñatiko Etxe-Aundi eta Goiko Benta; Bergarako Lasa eta Zumelaga; Leintz Gatzagako Soran; eta Arrasateko Hilarion, Santa Ana eta Hamalau. Azken hori lehen aldiz hartuko du parte.

Goizeko agerraldian, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo teknikari Ana Herizek azaldu du jatetxe horietara doazen berezeroei inkesta bat bete dezaten eskatuko zaiela, eta horien artean, bi lagunendako afaria zozketatuko dutela.

Menu bereziak dastatzeaz gain, bertako produktuen jatorria ezagutzeko aukera egongo da, Antzuolako Lapatza, Bergarako Boluberri, Arantzazuko Gomiztegi eta Leintz Gatzagako gatz museoa eta Jakionera egindako bisita gidatuen bidez. 

Pintxo banaketa, egubakoitzean

Jardunaldien aurkezpen moduan, gaur, 19:00etan, pintxo banaketa egingo dute Arrasateko Seber Altuben. Jatetxe bakoitzak pintxo bana gertatuko du.

Jardunaldietako egitaraua edo menuak ikusi gura dutenak www.turismodebagoiena.com webgunera sartu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak