Osoko bilkuren aretoa herritarrez bete da udal gobernuaren eraketa bertatik bertara jarraitzeko; ikusleen artean, irten berri den udal gobernuko kideak; tartean, orain arteko alkate Pedro Lasagabaster izan da.
Besteak beste, azken agintaldian Udal Gobernua osatu dutenen lana txalotu du, eta bereziki, Dorleta Lezetarena. Gobernu berriari bere babesa ere eskaini dio. Amaitu aurretik, zumetza eta udako lorak eman dizkio Herceri.
Elizateetako Iñaki Madinabeitia ez da osoko bilkuran izaterik izan, eta datozen egunotan hartuko du kargua. Orduan honakook osatuko dute udalbatza berria:
- Beñat Herce (Bildu)
- Arantza Iregi (Bildu)
- Leire Urtzelai (Bildu)
- Jose Mari Herce (Bildu)
- Jose Angel Petralanda (Bildu)
- Itziar Martinez (Bildu)
- Iñaki Madinabeitia (Elizateak)
- Iker Akizu (Elizateak)
- Aitor Urrutia (EAJ)
- Jose Luis Cantero (PSE-EE)
- Juan Luis Merino (EB-Berdeak)