Aitzorrotz Kultur Elkarteak Eskoriatzako Udalaren eta beste erakunde batzue laguntzarekin antolatzen du jaialdia. Azken urteotako ildoari jarraituz, uztaileko gauak musikaz zipriztinduko dituzte aurten ere.
Gaur aurkeztuko dute jaialdia, baina, oraingoz, hauxe da aurreratu duten egitaraua:
- Uztailaren 3an: Birusen kontraerasoa. Herriko plazan, 19:00etan.
- Uztailaren 8an: Ain_1. Azkoaga Enea hotelean, 22:30ean.
- Uztailaren 9an: Audience. Huheziko klaustroan, 22:30ean.
- Uztailaren 15ean: Malatu. Jose Arana ikastolako patioan, 22:30ean.
- Uztailaren 16an: Sokaide. Apotzaga auzoko aparkalekuan, 22:30ean.
- Uztailaren 22an: The Cherry Boppers. Santa Marinan, 22:30ean.
- Uztailaren 23an: Fiachras. Gernika plazan, 19:30ean.