Zapatuan ez, astelehenean osatuko da udalbatza berria

Julen Iriondo 2011ko ekainaren 7a

Astelehenera atzeratu behar izan dute ekitaldia. Kontua da bertan kargua hartu behar duten lau lagunek ezin dutela ekitaldian egon zapatuan, eta horregatik bigarren deialdirako utzi behar izan dute kargu-hartzea. Bigarren deialdia astelehenean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Orduan hartuko dute kargua Beñat Herce Eskoriatzako alkate berriak eta udalbatza osatuko duten gainerako zinegotziek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak