Dagoeneko zabalik dago izenematea, lasterketa egunean ere izena eman ahalko den arren. Mendian federatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek 25 euro.
Izena aurrez eman nahi duenak 2101 0038 58 0010892354 kontu korrontean egin behar du ordainketa, eta lasterketa egunean, dortsalak banatzen dituztenean ordainagiria aurkeztu, eta federatu txartela -plazan egingo dute hori- 22:00ak baino lehenago.