Txikirri-Txikirri mendi ibilaldia hilaren 19an egingo da

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 6a

Txikirri-Txikirri VIII. Mendi Ibilaldia hilaren 19an ospatuko da, domekan. Irteera ordua 07:00etan dago jarrita. Martxan parte hartu nahi duten interesatuek egunean bertan izena eman beharko dute, ibilaldia hasi baino ordu bat lehenago (06:00etatik 07:00etara). Txangoaren prezioa 5 eurokoa da. Martxa hildako mendizale eskoriatzarraren omenez egingo da.

Ondoko ibilbidea edukiko du ibilaldiak: Eskoriatza, Lete, San Juan Portaleteña, Kurtzebarri, Degurixa, Mugarriluze, Leizargarate, Bentafria, Pagoeder, Jarindo, Albina, Kruzeta, Asensiomendi, Lata, Apotzaga eta Eskoriatza. Guztira 40 kilometroko bidea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak