Saltzaileak pozik geratu dira Ferixiarekin

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 5a

Urteroko hitzordua izan dute gaur eskoriatzarrek eta inguruko herrietakoek: Arizmendi ikastolak gertatutako XV. Ferixie. Gustura geratu dira guztiak; saltzaileak, izandako salmentekin, eta herritarrak, azokan topatu dituzten kalitatezko produktuekin. Feriako argazkiak hemen.

Sasiak garbitzeko makinak, belarritakoak, artilezko jertseak, inguruko baserrietako tomate freskoak edo erroskila gozoak. Horiek eta beste hamaika produktu erosteko aukera izan dute.

Eguerdi partean, batzuek postuak ikusi eta artisauen lana zuzenean ezagutu duten bitartean, beste batzuk herriko dantzariek plazan eskainitako emanaldia adi jarraitu dute. San Pedro elizako atarian, bitartean, jo eta su ibili dira txistorra taloak prestatzen.

Horretaz gainera, umeek ere euren txokoa izan dute Santa Marina plazan; besteak beste, puzgarriak eta aurpegiak margotzeko tailerrak eta ilea koloreztatzeko tailerrak izan dituzte etxeko txikienek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak