Turtle Giant brasildarren kontzertu akustikoa izango da domekan kontzejupean

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 2a

Turtle Giant brasildarrak daude domekan kontzejupean. 19:30ean hasiko da musika emanaldia, Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu eta Eskoriatzako Udalak lagunduta.

Turtle Giant taldea Sao Paulon sortu zen orain dela zortzi urte. Musikalki oso koktelera bitxiko musika nahasten dute. Taldearen esanetan, Beatles, Kinks, Beach Boys, Fugazi, MGMT , Outcast, Caetano Veloso, Astrud Gilberto eta Otis Redding izan dituzte eredu eta erreferentzia musika egiterakoan. Euskal Herrian egunotan egiten dabiltzan biran, Feel to Believe izeneko diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak