Mikel semeak inauguratu zuen Manolo Muñoz kiroldegia

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 26a

Hunkigarria izan zen atzo arratsaldean Eskoriatza kirol elkartearen presidente zenaren omenez egindako ekitaldia. Herriko kiroldegiari Manuel Muñoz kiroldegia izena jartzeko ekitaldiak familia, udal ordezkari, kirol elkarteko kide eta eskoriatzar asko batu zituen.

Ander Agiriano Kirol zinegotziak hartu zuen lehenik hitza. Muñozen "lanerako gogoa" eta baloreak nabarmendu zituen; horren harira, aurrera egiteko balore horiek kontuan izan ditzala eskatu zion Eskoriatza kirol elkarteko Jabi Corbali.

Familia eta kirol elkartearen izenean, azken horrek aipatu zuen Muñoz oso pertsona "garrantzitsua" izan dela, eta oraindik ere badela. Horretaz gainera, kiroldegia haren izena izan dezan eta eguaztenean omenaldi "xumea" antolatzeko, Udalak eta kirol federazioek egindako lana txalotu nahi izan zuen.

Jarraian, aurreskua dantzatu zuten, eta dantza amaitzean, txalo artean, kiroldegiko sarreran jarri duten plaka erakutsi zuen Muñozen seme Mikelek. Euskadi-Gipuzkoa arteko partiduarekin amaitu zen guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak