Sanpedroetako Esaldi Lehiaketa 2011

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 25a

Aurten ere prest da San Pedro jaietarako esaldi lehiaketa. Ekainaren 5a da esaldiak aurkezteko azken eguna. Hemen dituzue oinarriak:

Bota aurtengo jaietako esaldia

  • Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz…
  • Jaiez gozatzeko leloak asmatuz…
  • Sanpedruak, jaiak, euskara, gazteak…

Zeinek hartu dezake parte?

13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek, baina hiru eta bost pertsona bitarteko taldeak sortuz.

Zenbat esaldi aurkeztu?

Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.

Non, noiz eta zelan aurkeztu esaldiak?

Udaletxeko eta Kultur Etxeko eskapeetan jarriko diren buzoietan, kartazal batean sartuta, maiatzaren 20a eta ekainaren 5a bitartean. Kartazalean taldearen izena ipini eta barruan, beste kartazal itxi batean sartu Datuen Txartela.

Ez dira onartuko

Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak

Taldeak

Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabili dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte. Pertsona bera bi taldetan agertuz gero, talde horien esaldi guztiak lehiaketaz kanpo utziko dira.

Epaimahaia eta zabalpena

Udaleko euskara azpibatzordeak izendatuko du Esaldi Lehiaketa honetarako Epaimahaia.

Ekainaren 8an www.eskoriatza.net webgunean iragarriko da irabazlearen izena eta sanpedruetan kartel bat jarriko da plazan irabazi duen esaldiarekin. Aukeratuko diren beste esaldi batzuekin pegatinak aterako dira.

Sariak

Lehiaketa irabazten duen taldeari sanpedruetan afari bat ordainduko zaio Eskoriatzako jatetxe batean.

Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari 50 euroko saria emango zaio.

Datuen Txartela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak