Partidua 19:30ean hasiko da, herriko kiroldegiari Manuel Muñoz kiroldegia izena jartzeko ekitaldiaren ondotik.
Manuel Muñozen omenez, gaur arratsaldean Eskoriatzan jokatu behar den Euskadi eta Kubako selekzioen arteko partidua bertan behera gera daiteke. Kubako saskibaloi taldeko neskak Londresen daude, eta Islandiako Grimsvotn sumendia dela-eta, litekeena da arratsaldean Eskoriatzan ez izatea. Eskoriatza kirol elkartea, bitartean, Euskadi eta Gipuzkoaren arteko norgehiagoka antolatzen hasi da.
Partidua 19:30ean hasiko da, herriko kiroldegiari Manuel Muñoz kiroldegia izena jartzeko ekitaldiaren ondotik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.