Eskoriatzako kiroldegia Manuel Muñoz kiroldegia izango da gaurtik

Mirian Biteri 2011ko mai. 25a, 10:00

Gaur, eguaztena, egingo dute herriko kiroldegiari Manuel Muñoz kiroldegia izena jartzeko ekitaldia. 19:00etan hasiko da hori. Inaugurazio ekitaldiaren ostean, Eskoriatza kirol elkarteko presidente zenaren omenezko saskibaloi partidua jokatuko dute Euskadi eta Cuba taldeen arteko neska seniorrek.

Eskoriatza kirol elkarteak eskatuta, joan den martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran aho batez onartu zuen udalbatzak kiroldegiari izen hori jartzea; hain justu ere, Eskoriatza Kirol Elkartearen presidentea izan zenaren omenez. Eskaerarekin batera herritarren mila sinadura inguru aurkeztu zituen elkarteak.

Maiatzaren 20ean hil zen Muñoz; Eskoriatzako kirolaren alde lan gehien egin duen gizona. 32 urte egin zituen Eskoriatzako kirol Elkarteko presidente moduan. Urte horietan guztietan egindako lana aitortu eta eskoriatzarren oroimenean betiko gera dadin haren izena jarriko diote gaur kiroldegiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak