San Pedroko 1 eta 9 atarien arteko gunea berritzeko proiektua ikusgai dago

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 24a

San Pedro auzoko 1 eta 9 atarien arteko gunea berrituko dute. Saneamendu eta hornikuntza aldatuko dituzte obra horien bidez. Ingurune hori berritzeko proiektua jendaurrean dago orain udaletxean.

Maiatzaren 19an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean horren gaineko iragarkia; hortaz, biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea dago gura duenak dokumentua aztertu eta beharrezkoa dela iritzi ezkero, alegazioak egin ahal izateko. Honako ordutegian aztertu ahal izango da: astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:30era, eta eguenetan, 15:00etatik 17:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak