Beñat Herce: "Eskoriatza herri ireki eta parte hartzailea izatea nahi dugu"

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko maiatzaren 20a

Beñat herce Eskoriatzako Bilduko alkategaiak esan du Eskoriatza herri parte hartzailea izan behar dela herrigintza delako euren apustu garbienetariko bat, herri bat eraikitzea nahi dutelako denon artean eta denondako. Eta herri irekia izatea ere nahi dutela inguruko herriekin elkarlanean ibiliko direlako.

Bilduk ekitaldia egin du Eskoriatzan. Txalaparta doinuekin hasi zuten, Arrasateko ekitaldian egin zuten bezala, eta ondoren bertso bat bota zuen herritar batek.

Beñat Hercek hitza hartu zuenean gogoratu zuen eurak talde bat osatzen dutela; anitza eta lehiakorra dena. Gaineratu zuen herriaren ahotsa izan nahi dutela eta euren nahia dela herria Udalera gerturatzea eta aldi berean Udala ere herrira hurbiltzea nahi dutela.

Herri programaren ildo nagusiak azaldu zituzten eta bertaratutakoek aukera izan zuten herri programa hartzeko eta baita domekarako boto txartelak jasotzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak