Esan bezala, lehenengo aldia da horrelako azoka bat egiten dela. Unzuetak azaldu du erabiltzen ez ditugun baina egoera onean dauden gauzak salerosi ahal izango direla hor. Ez dago mugarik eta hortaz, herritarrek gura dutena eroan ahal izango dute etzi plazara. Honakoa azaldu du Unzuetak: "Edozer izan daiteke: esaterako, liburuak, arropa, jostailuak, margolanak edo mahaitxo edo lanpara bat". Prezioari dagokionez ere, ez dute mugarik jarri. Bakoitzak gura duena eskatu ahal izango du, eta nahi badu ere, trukea egiteko aukera izango du.
10:00etatik 14:00etara
Goizean egingo dute merkatua; 10:00etan hasiko da, eta 14:00ak arte luzatuko da. Asmoa da zerbait saltzeko asmoa duten eskoriatzarrek zuzenean saldu dezatela. Dena dela, goiz osoa plazan ezin direnekin ere gogoratu dira antolatzaileak. Kultura teknikariak aipatu du 10:00etatik 11:30era jendeak ekartzen duena jasotzen egongo direla. Hori bai, produktu bakoitzak prezioa jarrita izan beharko du.
Azoka amaitzean, plazatik pasa beharko dira ostera ere saltzaileak. Eskainitakoa saldu bada, dirua jasoko dute; eta bestela, ekarritakoa eroan. Dena dela, han uzteko aukera ere izango da, hurrengo egunean Remarrera eroango du- eta Udalak material guztia.
Jarraipena emateko asmoa
Domekako azoka ondo irteten baldin bada, jarraipena emateko asmoa dutela ere jakinarazi digu Kultura teknikariak. Zenbatero egitea zehaztu barik badago ere, hiru hilabeteko behin antolatzea ondo egongo litzatekeela aipatu du. Azkenik, "lotsa" albo batera uzteko eta etxean ahaztuta duten hori plazara eroateko gonbita egin du Unzuetak.