Adrian Beloki eskoriatzarra, Madrileko protestatan: "Jendea oso haserre dago; hau hasi besterik ez da egin"

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 19a

Adrian Beloki eskoriatzarra domekan Madrilen egindako manifestazioan izan zen. Beloki kazetaritza ikasten ari da Madrilen eta albistea jasotzeko asmoz manifestaziora joan zen. Domekaz geroztik, Puerta del Sol-en egon da. "Jendea haserre" dagoela eta hau "hasi besterik" ez dela egin dio.

Adrian Belokik emozioz beteriko giroa bizi dutela Madrilen kontatu digu: "Kolore eta adin ezberdinetako jendea kalera irten da, oso aberasgarria da". Beloki astelehen eguerditik Puerta del Solen egon da giroa bertatik bertara bizitzen lagun arrasatear batekin. "Jendea oso haserre dago eta hau hasi besterik ez da egin. Kanpaldiak luze jo dezake nahiz eta hasiera batean domekara arte egoteko asmoa izan".

Belokik gaineratu digu, Twitter gakoa izan dela mobilizazio honetan. "Egiten diren deialdiak eta une oro gertatzen ari den guztia Twitter bidez hedatzen da. Atzo esaterako, poliziak sare inibitzaileen bidez Twitterrerako sarrera eragotzi zuen, lotsagarria da".

Atzoko El Mundo egunkariko portada izan zen Adrian Beloki eskoriatzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak