Herriko desfibriladoreak erabiltzen ikasteko aukera

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 18a

Udalak desfribiladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du martitzenean, hilak 24, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa debalde izango da; etortzea libre izango bada ere, aurretik izena eman behar da. Interesa dutenek 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu edo kultura@eskoriatza.net helbidera idatzi behar dute. Alberto Royo eskoriatzarrak emango du ikastaroa.

Udalak bi desfibriladore ipini ditu aurten herritarren eskura; bata kiroldegian eta bestea kultur etxean. Pertsonal ez sanitarioak erabiltzeko modukoak dira. Bihotzekoak detektatu eta oinarri-oinarrizko suspertzea egiten azalduko dute han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak