Zinema soziala gaur Eskoriatzan, Latindar Amerika eta multinazionalak hizpide

Jon Berezibar 2011ko maiatzaren 11

Doako sarrerarekin, bideo-foruma antolatu dute gaurko (19:00etan, Ibarraundin) Eskoriatzan Mugarik Gabe eta Elkarhezitzenek. El segundo desembarco: multinacionales españolas en América Latina dokumentala da eskainiko dutena. Filmak Amerikako konkistatik 500 urtera hartzen du abiapuntua eta espainiar multinazionalek han eginiko ustiaketa "bigarren lehorreratze" moduan azaltzen dute. Inpaktu soziala ezin txarragotzat jotzen da dokumentalean: "ingurumen kalteak, biztanleriaren lekualdaketa, pribatizatutako zerbitzu publikoen garestitatsuna eta hutsuneak, giza eskubideen urraketak eta baliabide naturalen harrapaketa" salatuz. Sarean ere ikus daiteke dokumentala bera:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak