Eskoriatzako kultura bizirik dagoela agerian utziko dute

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 6a

Ekimenez josita dator bihar egingo den Aitzorrotz kultura elkartearen eguna. Eskoriatzako kultura bizirik dagoela agerian utziko dute.

Txistularien kalejirarekin hasiko dira horiek. Eguerdian, taloak eta sagardoa banatzen hasiko dira plazan; Aitzorrotzetik jakinarazi digutenez, 200 talo eta 150 botila sagardotik gora saltzea espero dute. Txistorra-talo goxoa dastatzen duten bitartean, herriko umeen dantza emanaldia ikusteko aukera izango dute eskoriatzarrek.

Hori amaitzean, Balkoitik balkoira bertso saioa egingo dute, aurten bigarrenez. Jone Uria eta Miren Amuritza bertsolariek hartuko dute parte oraingoan. Emanaldi horren ostean, tabernaz taberna jarraituko dute bertsoak botatzen, bazkaltzeko ordua heldu bitartean. Herri bazkarian babak jango dituzte

Arratsaldean, babak jaisteko aukera izango dute eskoriatzarrek, Arramazka taldeak egingo duen dantzaldiarekin. Aurtengo Aitzorrotz kultura elkartearen egunari amaiera borobila emateko, lip duba grabatuko dute, Eingeinkerekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak