Parte-hartzea, gardentasuna eta herrigintza, Bilduren ardatz nagusiak

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 4a

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Bildu koalizioak Udalerako hautagaiak, hainbat eskoriatzarren babesarekin. Aurkezpen ekitaldi horretan, Beñat Herce alkategaiak jakinarazi zuen parte-hartzea, gardentasuna eta herrigintza direla koalizazioak osatutako programaren ardatz nagusiak.

Hercek nabarmendu zuen askotariko pertsonek osatzen dutela zerrenda hori, "herria ahalik eta ondoen ordezkatzeko eta haren beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko".  

Alkategaiaren esanetan, "gure abiapuntua aurreko legealdia izango da; agintaldi korapilatsua izan bada ere, lan handia egin da eta balorazioa oso positiboa da, eta hori izango da gure proiektuaren oinarria". Horrekin batera, aipatu zuen kudeaketa gardena sustatuko dutela, "momentu oro herriak jakin dezan Udalak zer egiten duen". Udalbatza sortu bezain laster, "denon artean" plan estrategikoa egingo dutela iragarri zuen, "etorkizuneko Eskoriatza" zehazte aldera.

Horrekin batera, Bihar, eguena, Bilbon Bilduren alde antolatu duten manifestazio nazionalera joateko deia egin zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak