Bolivia, Txile, Guatemala, Ekuador, Mexiko eta Kolonbiako 18 aymara, kitxu eta maya, etorri dira, besteak beste, gurera.
Metodologia
Hemen igaroko dituzten hiru hilabeteetan zehar, ikasteko hainbat metodologia erabiliko dituzte: irakasle arituekin eskolak jasoko dituzte, euskalgintzan eragile aktibo izan diren adituekin egongo dira, mintegiak ere egingo dituzte gogoetarako eta truketarako eta azkenik, proiektu bat egin beharko dute bakoitzak bere jatorrizko herriaren errealitatearekin zerikusia duen gai bat hartuta, gerora lan egiten jarraitu ahal izateko.
Aditu titulua
Hori guztia egin eta gero, aditu titulu bat lortuko dute, beste urteetan ez bezala: Jatorrizko Hizkuntza eta Identitateen Berreskurapenerako Aditu Titulua jasoko dute, hain zuzen.
Truke Programa Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak eta Garabide elkarteak antolatzen dute eta programa hau munduko hizkuntza gutxituen komunitaterako lagungarria dela diote antolatzaileek Truke Programarekin herri indigenetako eta hemengo esperientziak trukatzen dituztelako.