Elkarbizitza, hirigintza eta eskoriatzartasuna, EAJko alkategai Aitor Urrutiaren proposamenak

Txomin Madina Milikua 2011ko maiatzaren 3a

Markel Olano Ahaldun Nagusiaren eta herriko zein Debagoieneko beste hainbat alderdikideren presentzian, EAJko alkategai Aitor Urrutiak herrirako prestatutako programaren zortzi puntuak azaldu zituen atzo egindako aurkezpenean.

Aitor Urrutiaren esanetan azken lau urteak, urte gogorrak izan dira, besteak beste industrialdearen ergindako arazo ekonomikoen eta erresidentziaren kudeaketari buruzko epaiketaren ondorioz. Azken puntu horri dagokionez, Urrutiak dio ez duela ukatzen atzera eginez gero, gauzak beste era batera egingo zituzkeenlk, baina gaineratu du magnifikatu egin den kontu bat izan dela.

Herrirako prestatutako programaren harira, zortzi puntu zehaztu zituen Urrutiak. Hirigintzan, 2009rako egin beharreko Plan Orokorra aipatu zuen, eta salatu erabaki faltaren ondorio izan dela bere atzerapena; EAjren estiloa, erabakiak hartzea dela gaineratu zuen. Hirigintzan San Pedro auzoko arazoei buelta bat eman beharra ere azpimarratu zuen.

Denondako eskoriatzartasuna

Elkarbizitza, bere hitzetan denona eta denontzako izango den kultura, gizarte azpiegitura,  euskara eta giza garapen jasangarria, auzoen oreka, baserritarrak baserritik bizi ahal izatea eta ondarearen zaintza dira programaren beste oinarrietako batzuk. Baita, urrutiaren esanetan azken urteetan ahala izan ez denez,  eskoriatzar danek barne hartzen dituen eskoriatzartasuna lantzea ere.

Markel Olanok bestalde, esan zuen egungo egoera politiko eta ekonomiko kaxkarrari aurre egiteko  EAJk programa intergala duela mahai gainean. Azpimarratu zuen baita ere EAJk koherentzia ekonomikoa duela, enpresei babesteko planak garatu dituztela krisia hasi zenetik eta hori ez dela nahastu behar kapitalari mesede egitearekin. Gaineratu zuen poltikarien eta gizartearen harteko distantzia gainditzeko politika parte-hartzailea landu dutela eta bailarak direla Gipuzkoaren arima.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak