Erabakia euskal jendartearen gehiengoaren borondatearen aurka doala esan zuen eta herritarrek nahi dutena hautatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuen. Gainera, erabakiak "bakearen eta adiskidetasunaren" prozesua oztopatzen duela esan zuen. "Une honetan bakeari zor zaio lehentasuna" esan zuen. "Aukera historiko baten aurrean gaude eta guztiok dugu zer esana".
"Bakeak ez du ordainik"
Une honetan, erantzukizunez jokatzeak ezker abertzalea legeztatzea dela adierazi zuen Olanok. "Bakeak ez du ordainik. Herri honek izugarri sufritu du eta ez dugu aukera hau galtzen utziko".
"Tranpak eginez" irabazi
Bilduren zerrenda guztien inpugnazioak, "PPk exijituta eta gobernu sozialistak, obedientzi osoz" egindakoa izan dela adierazi zuen Olanok. Erabaki horrek, PSOEren eta "bere sozioa" den PPren "maila demokratikoa" agerian uzten dituela esan zuen. Eta salatu zuen "tranpak eginez irabazi" nahi dituztela hauteskundeak. "Egoera hau onartzen ez dugunon batasunaren bitartez, fronte honi erantzutera animatzen dut" amaitu zuen.