Atzo 19:00etan gertatu zen dena, Ertzaintzak emakume bat beste baten etxean indarrez sartu zelako abisua jaso zuenean. Ertzaintzaren esanetan, hasiera baten etxejabeak ez zion etxera sartzen utzi emakumeari eta jarrera horren aurrean, emakumeak sarrerako atean zegoen katea bortxatu eta barrura sartu zen. Etxebajabeak etxetik irteteko esan bazion ere, emakumeak ez zion jaramonik egin.
Bertaratu ziren ertzainen esanetan, emakumea oldarkor zegoen haiek heldu zirenean eta identifikatzeko eskatu ziotenean, emakumea ertzainak iraintzen eta mehatxatzen hasi zen; botila bat ere bota zietela gaineratu dute. Atxilotu eta gero, emakumea ertzainetxera eraman zuten.