Kirol talde eta elkarteendako diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen udalbatzak eguaztenean, apirileko osoko bilkuran. 2011n garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru laguntzak izango dira. Eskaerak egiteko, inprimakia bete eta entregatu behar da udaletxean, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu eta hilebete baino lehen. Ordainketak bi zatitan egingo dituzte.
Bestalde, San Pedro kaleko 1 eta 9 atarien arteko zatia urbanizatzea ere onartu zuen udalbatzak eguazteneko osoko bilkuran. Urbanizazio lan horien proiektua jendeaurrean egongo da ikusgai hilabetez.