Dantza ludikoen saioan entseatuko dituzte Atxorrotz eguneko hainbat dantza

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 28a

Zapatuan, hilak 30, taldeko dantza ludikoen saioa egingo dute ostera ere pilotalekuan. Domekan, Atxorrotz egunean, joko diren dantza batzuk errepasatuko dira. Parte-hartzeak 5 euro balio du.

Saioak bi ordu iraungo du, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta pilotalekuko gimnasia gelan egingo dute. Patxi Monterok eskainiko du.

Domekan, Jainaga eta Narbaizak eskainiko duten Herrixa dantzan dantzaldiko honako piezak entseatuko dituzte, besteak beste: Kaskarot martxa, Zazpi jauziak, Polka pik, Esku dantzak, Orbaizetako irri dantza, Jean Petit, Txulalai, Xilo-Xilo (kontradantza), Bolant dantza, Scottish, Habanera, Chapelloise, Borobila eta Iturria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak