Joan den urtean ere antolatu zuen argazkilaritza digitalari buruzko ikastaroa Amuskak, baina maila ezberdinetako jendea aurkeztu zen. Aurten erabaki dute hastapeneko ikastaroa antolatzea.
Helburua da norberak norberaren argazki kamara erabiltzen jakitea. Aretxabaletako argazkilari batek emango ditu azalpenak ikastaroan.
- Ikastaroa noiz: maiatzaren 12tik ekainaren 2ra
- Eguna eta ordua: ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara
- Izenematea: maiatzaren 3an eta 4an kultura etxean, 18:30etik 19:30era
Irteera eta hitzaldia
Bestalde, maiatza eta ekainerako era baditu planak Amuskak. Horien artean daude sendabelarrei buruzko hitzaldi bat eta Ordiziako D'Elikatuz interpretazio zentrora irteera.