Hauteskundeetako mahaietan egongo diren herritarrak aukeratuko dituzte osoko bilkuran

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 26a

Osoko bilkura dago bihar, eguaztena, 18:30ean, udaletxeko bilkura aretoan. Besteak beste, udal hauteskunde mahaietarako zozketa egingo dute eta San Pedro auzoko 1. zenbakiko eskapetik 9. zenbakira arteko urbanizazio proiektuaz jardungo dute. Kirol talde eta elkarteei aurten garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko oinarriak onartzeko asmoa ere badute.

Hemen duzue gai zerrenda:

GAI ZERRENDA

1. Aurreko oso bilkuretako aktak onartzea.

2. Alkateordearen adierazpenak.

3. Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.

4. Hauteskunde mahaietarako zozketa.

5. Laneko jazarpenari buruzko printzipioen adierazpena onartzea.

6. Udalaren eta Telesko Udal Telebistaren 2009ko eta 2010eko ekitaldietako ekonomia eta finantza jardueren kontu-ikuskapena egiteko zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea.

7. Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Kontratazio Zentraleko eskuratze zentralizatuko sistemari atxikitzeko erabakia.

8. Gipuzkoako Foru Aldundiak esparru-hitzarmen bidez argindar hornidura kontratatzeko hasitako espedienteari atxikitzeko erabakia.

9. Santa Mariñe 9 HIEko sustapenean udal etxebizitza tasatuak aldatzeko baimenari buruzko
erabakia.

10. San Pedro 5. ezk. eta 5. esk. helbidetako etxebizitzen behin betiko desafekzioa.

11. Lanpostu Zerrendaren aldaketa, lanpostuen balorazioa eta giza baliabideak arrazionalizatzeko programa onartzea.

12. 2001. urterako plantilla organikoaren aldaketa onartzea.

13. Eskoriatzako kirol talde eta elkarteei 2011. urtean garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko oinarriak hasiera batean onartzea.

14. FAGOR EDERLAN S.COOP. enpresari lurzatiak errentan ematea.

15. Toki jasangarritasunarekiko Udalsarea 21 sendotzea.

16. Hasiera batean onartzea “San Pedro auzoa urbanizatzeko proiektua: 1. zenbakiko eskapetik 9. zenbakira artekoak”.

17. Galde-eskeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak