Maiatzaren 1ean, Atxorrotz eguna

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 19a

Udalak gertu du Atxorrotz egunerako egitaraua. Urtero moduan, goiz partean Atxorrotzera igoko dira eskoriatzarrak, eta arratsaldean, dantzaldia izango dute plazan. Aurten, gainera, Patxi Montero irakaslea egongo da han dantzak erakusten.

Horra hor egitaraua:

09:00: txistulariak

11:00: Mezua Atxorrotzen. Elizkizuna amaitzean, ogitartekoak eta kafea egingo dira Atxorrotzen jarritako tabernan, bertan bazkaldu nahi dutenendako.

18:30: Eskoriatzarrek egindako tortillak salduko dira plazan. Ordu berean, dantzaldia hasiko da Jaina eta Narbaizarekin. Esan bezala, Patxi Montero ibiliko da han dantzak erakusten.

Egun horretan batzen den diru kopurua Eskoriatzako Atzeratuen Taldeak eta Atxorrotz Gobernuz Kanpoko Erakundeek dituen proiektuei laguntzeko bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak