Ibarraundi eta kiroldegia izan ezik, gainerako udal zerbitzuak itxita egongo dira Aste Santuan

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 19a

Eguenetik domekara bitartean, 09:30etik 13:00etara egongo da zabalik kiroldegia. Astelehenean, berriz, itxita egongo da. Bestalde, Ibarraundik goizeko ordutegia izango du eguenean, egubakoitzean eta astelehenean; gainerako egunetan, itxi egingo dute.

Pazko-astean, ostera, zabalik egongo dira udal zerbitzu guztiak:

  • Udaletxea: martitzenetik egubakoitzera 10:00etatik 13:30era; eta eguenean, 15:00etatik 17:00etara ere.
  • Kultura etxean: hilaren 26tik 29ra, 08:00etatik 15:00etara, zabalik.
  • Liburutegia: hilaren 26tik 29ra bitartean, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
  • Kiroldegia: Apirilaren 26tik 30era, 08:00etatik 21:00etara; maiatzaren 1ean, itxita.
  • Ibarraundi: aste bukaeratan itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak