Besteak beste, azalduko du zer esan nahi duten hitz horiek, zer nolako eraginak dituzten uhinok, gure etxeetan erabiltzen ditugun tresnek (mikrouhinak, ordenagailu eramangarriak, wifiak...) sortzen dituzten eremu elektromagnetikoek osasunerako kalterik duten ala ez, eta Europan gai horri buruz indarrean dauden legeek zer dioten eta abar.
Eremu elektromagnetikoetatik babesteko dauden materialen berri ere emango du, baita aholkuren bat edo beste ere.